Itun Zaharra

Itun Berria

Ecequielen Profecia 39:12-26 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

12. Israelgo etcheac ehorcico ditu çazpi hilabethez, lurraren xahutzeco.

13. Eta lekuco populu guciac ehorcico du Gog; eta eguna, ceintan ospaturen bainaiz, aiphu handitacoa içanen da hequien artean, dio Jainco Jaunac.

14. Eta eçarrico dituzte guiçonac lekuen ikarceco, lurraren gainean gueldituen bilhatzeco eta ehorzteco, lurraren xahutzea gatic; eta çazpi hilabetheren buruan abiatuco dire bilhatzen.

15. Eta inguratuco dute currituz lurra; eta guiçon heçur bat ikusi duquetenean, haren aldean landatuco dute ohartgailu bat, ehorzleec hura ehorz deçaten arteo Goguen ostearen haranean.

16. Hiriaren icena berriz, içanen da Amona, eta xahutuco dute lurra.

17. Hau da bada, guiçasemea, Jainco Jaunac dioena: Erroçute hegastin eta xori guciei, eta bazterretaco basabere guciei: Hunat oro, higui çaitezte, laster eguiçue alde orotaric, ene bitima çuençat imolatzen dudanera, Israelgo mendien gaineco bitima handira; jan deçaçuen haraguia eta edan odola.

18. Janen ditutzue hazcarren haraguiac, eta edanen lurreco buruçaguien odola; aharienac, bildotsenac, akerrenac, cecenenac, oiloenac eta acienda guicen gucienac.

19. Eta nic çuençat imolatuco dudan bitimatic janen duçue bilgorra ase arteo, eta odola edanen horditu arteo;

20. Eta ene mahainean aseco çarete çalditic eta çaldizco hazcarretic eta guerlaco guiçon gucietaric, dio Jainco Jaunac.

21. Eta jendaietan eçarriren dut ene ospea; eta jendaia guciec ikusiren dute hequien gainean bethe dudan juiamendua, eta hequien gainean phausatu dudan escua.

22. Eta Israelgo umeec jaquinen dute ni naicela egun hartaric eta guerorat hequien Jainco Jauna.

23. Eta jendaiec jaquinen dute Israelgo umeac gathibu içan direla beren tzarqueria gatic, ceren bazterrerat utzi içan nauten, eta hequien ganic gorde içan dudan ene beguithartea, eta arthiqui ditudan etsaien escura, eta guciac erori diren ezpataren azpira.

24. Eguin içan diotet beren lohitasunaren eta beren gaixtaqueriaren arabera, eta hequien ganic gorde dut ene beguithartea.

25. Aria hortaz, hau dio Jainco Jaunac: Orai bihurraraciren ditut Jacoben gathibuac, eta urricalduren natzaio Israelgo etche guciari; eta harturen nau ene icen sainduarençateco karrac.

26. Eta jasanen dute beren ahalquea eta legue-hauste guciac, ceinetaz ene alderat hobendun eguin baitire, beren lurrean egonen direnean descansuz, nihoren beldurric gabe;

Irakurri kapitulu osoa Ecequielen Profecia 39