Itun Zaharra

Itun Berria

Ecequielen Profecia 39:1-8 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Çuc aldiz, guiçasemea, profetisa çaçu Goguen contra, eta erranen dioçu: Hau derra Jainco Jaunac: Huna non heldu natzaican gainera, Gog, Mosoquen eta Thubalen buruco aitzindaria;

2. Eta inguruca erabiliren, eta eramanen, eta ipharraldetic iganaraciren haut; eta erakarriren haut; Israelgo mendien gainera.

3. Eta hire escu ezquerrean trencaturen diat hire arrambela, eta hire escu escuinetic arthiquiren ditiat hire gueciac.

4. Israelgo mendien gainean erorico çarete, hi eta hire armada guciac eta hirequin diren populuac; basabereei, xoriei eta hegastin guciei, eta lurreco ihiciei eman haut jatera.

5. Lurraren gainera haiz erorico; ceren ni bainaiz minçatu, dio Jainco Jaunac.

6. Eta sua igorriren dut Magoguen gainera, eta irletan gogoa çabalic beren egoitza eguiten dutenen gainera; eta jaquinen dute ni naicela Jauna.

7. Eta eçagutaraciren dut ene icen saindua Israelgo ene populuaren erdian, eta ez dut guehiago utziren laidoztatzera ene icen saindua; eta jendaiec jaquinen dute ni naicela Jauna, Israelgo saindua.

8. Huna, heldu da: eguina da, dio Jainco Jaunac; hau da nic aiphatu dudan eguna.

Irakurri kapitulu osoa Ecequielen Profecia 39