Itun Zaharra

Itun Berria

Ecequielen Profecia 39:1-13 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Çuc aldiz, guiçasemea, profetisa çaçu Goguen contra, eta erranen dioçu: Hau derra Jainco Jaunac: Huna non heldu natzaican gainera, Gog, Mosoquen eta Thubalen buruco aitzindaria;

2. Eta inguruca erabiliren, eta eramanen, eta ipharraldetic iganaraciren haut; eta erakarriren haut; Israelgo mendien gainera.

3. Eta hire escu ezquerrean trencaturen diat hire arrambela, eta hire escu escuinetic arthiquiren ditiat hire gueciac.

4. Israelgo mendien gainean erorico çarete, hi eta hire armada guciac eta hirequin diren populuac; basabereei, xoriei eta hegastin guciei, eta lurreco ihiciei eman haut jatera.

5. Lurraren gainera haiz erorico; ceren ni bainaiz minçatu, dio Jainco Jaunac.

6. Eta sua igorriren dut Magoguen gainera, eta irletan gogoa çabalic beren egoitza eguiten dutenen gainera; eta jaquinen dute ni naicela Jauna.

7. Eta eçagutaraciren dut ene icen saindua Israelgo ene populuaren erdian, eta ez dut guehiago utziren laidoztatzera ene icen saindua; eta jendaiec jaquinen dute ni naicela Jauna, Israelgo saindua.

8. Huna, heldu da: eguina da, dio Jainco Jaunac; hau da nic aiphatu dudan eguna.

9. Eta Israelgo hirietaric atheraturen dire egoiliarrac, eta sutan eçarriren dituzte eta herrautsiren harmac, erredola eta lança, arrambela eta gueciac, escuetaco makilac eta sastacaiac, eta çazpi urthez bequietaz eguinen dute su.

10. Eta bazterretaric ez dute ekarriren egurric, eta ez dute ebaquiren oihanetaric; ceren harmez eguinen baitute sua; eta larruturen dituzte beren larrutzaileac, eta biluciren dituzte beren biluztaileac, dio Jainco Jaunac.

11. Eta egun hartan hau içanen da: Gogui Israelen emanen diot ehorz-leku aiphatu bat, itsasotic iguzqui-alderat Iragaileen harana, ceinac harriaraciren baititu han iraganen direnac; eta han ehorciren dituzte Gog eta bore oste gucia, eta lekua deithuco da Goguen ostearen harana.

12. Israelgo etcheac ehorcico ditu çazpi hilabethez, lurraren xahutzeco.

13. Eta lekuco populu guciac ehorcico du Gog; eta eguna, ceintan ospaturen bainaiz, aiphu handitacoa içanen da hequien artean, dio Jainco Jaunac.

Irakurri kapitulu osoa Ecequielen Profecia 39