Itun Zaharra

Itun Berria

Ecequielen Profecia 38:5-11 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

5. Persiarrac, Ethiopiarrac eta Libiarrac hequiequin içanen dire, oro guerrunceequin eta casquequin.

6. Gomer eta bere armada gucia, Thogormaren etchea ipharraldetic eta haren indar gucia, eta populu asco hirequin içanen dire.

7. Xuxent hadi, antola hadi, hi eta hire gana murruca bildua den oste gucia; eta içan hadi hequien buruçagui.

8. Asco eta asco egunen buruan içanen haiz ikartua: urtheen ondarrean ethorriren haiz ezpatatic beguiratua içan den lur batera, asco populuren artetic bildua içan dena Israelgo mendi, egundainotic mortu cirenetara: hau içan da populuetaric atheratua, eta hartan guciac descansuz dire egonen.

9. Aldiz, hi eta hire armada guciac eta asco populu hirequin, iganez ethorrico çarete phesia beçala eta hedoiac iduri, lurraren estalceco.

10. Hau dio Jainco Jaunac: Gogoetac egun hartan ethorrico çaizquic bihotzera, eta asmu bat eguinen duc guciz tzarra;

11. Eta erranen duc: Iganen naiz harrasi gabeco lurrera; goanen naiz, phausuan eta beldurric gabe bici direnetara; horiec oro harrasiric gabe bici dire; ez dute ez hagaric, ez atheric.

Irakurri kapitulu osoa Ecequielen Profecia 38