Itun Zaharra

Itun Berria

Ecequielen Profecia 38:3-9 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

3. Eta erranen daroçu: Hau dio Jainco Jaunac: Huna non heldu natzaican, Gog, Mosoquen eta Thubalen buruco aitzindaria;

4. Eta itzulica erabiliren haut, eta muthurreco bat eçarriren diat hire ahoan; eta ilkiaraciren haut, hi eta hire armada gucia, çaldiac eta çaldizcoac, oro guerrunceac soinean, lança, erredola eta ezpata darabilcatenen oste gaitza.

5. Persiarrac, Ethiopiarrac eta Libiarrac hequiequin içanen dire, oro guerrunceequin eta casquequin.

6. Gomer eta bere armada gucia, Thogormaren etchea ipharraldetic eta haren indar gucia, eta populu asco hirequin içanen dire.

7. Xuxent hadi, antola hadi, hi eta hire gana murruca bildua den oste gucia; eta içan hadi hequien buruçagui.

8. Asco eta asco egunen buruan içanen haiz ikartua: urtheen ondarrean ethorriren haiz ezpatatic beguiratua içan den lur batera, asco populuren artetic bildua içan dena Israelgo mendi, egundainotic mortu cirenetara: hau içan da populuetaric atheratua, eta hartan guciac descansuz dire egonen.

9. Aldiz, hi eta hire armada guciac eta asco populu hirequin, iganez ethorrico çarete phesia beçala eta hedoiac iduri, lurraren estalceco.

Irakurri kapitulu osoa Ecequielen Profecia 38