Itun Zaharra

Itun Berria

Ecequielen Profecia 38:17-23 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

17. Hau dio Jainco Jaunac: Hi haiz beraz nic beihalaco egunetan aiphatu dudana, ene cerbitzari Israelgo profeten arartecoz, ceinec orduco egunetan profetisatu baitute, hequien gainera erakarrico hindudala.

18. Eta egun hartan, Gog Israelgo lurrera ethorrico den egunean, ene aitzidura errabiaraino iganen da, dio Jainco Jaunac.

19. Eta minçaturen naiz ene karrean eta ene hasarrearen suan, ceren egun hartan asaldu handi bat içanen baita Israelgo lurrean.

20. Eta itsasoco arrainac, ceruco hegastinac, larreco basabereac, lurraren gainean higuitzen diren cierpeac oro eta lurraren gainean diren guiçon guciac laztuco dire ene beguithartearen aitzinean; eta gainazpicaturen dire mendiac, erorico hesiac eta lehertuco harrasiac.

21. Eta mendi gucietan Goguen contra deithuco dut ezpata, dio Jainco Jaunac; bakotchac bere anaiaren contra bihurturen du ezpata.

22. Eta juiaturen dut Gog içurriteaz, sarrasquiaz, uri muthiriez eta harri mokor gaitzez; suzco eta sufrezco uria eguinen dut haren gainera, haren armadaren eta harequilaco populu gucien gainera.

23. Eta handietsiren eta sainduetsiren dut ene burua; eta eçagutua içanen naiz jendaia hainitzen beguietan, eta jaquinen dute ni naicela Jauna.

Irakurri kapitulu osoa Ecequielen Profecia 38