Itun Zaharra

Itun Berria

Ecequielen Profecia 38:12-23 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

12. Burutan içanen duc buluzquin atzematea, harrapaquinari jauztea, eta hire escua eçarcea, behin utziac içan eta guero berriz alchatuac direnen gainera, eta jendaietaric bildua içan den populuaren gainera, ceina hasi baita goçatzen eta lurraren erdian egoten.

13. Sabac, Dedanec, Tharsisgo tratulariec eta hango lehoin guciec erranen daie: Ez othe haiz buluzquinqueta heldu? Huna non hire ostea bildu ducan harrapaquin eguiteco, urhe-cilharren harceco, pusca eta gaucen eramateco, eta nihonereco buluzquinen atzemateco.

14. Aria hortaz, profetisa çaçu, guiçasemea, eta erranen dioçu Gogui: Hau ederra Jainco Jaunac: Egun hartan ez othe haiz jaquinsun içanen, descansuan bici dela Israelgo ene populua?

15. Eta hire lekuetatic, ipharraldetic, ethorrico haiz hi eta asco populu hirequin, oro çaldiz, oste handi bat, eta armada muthiria.

16. Eta jaucico haiz Israelgo ene populuaren gainera, hedoiac beçala, lurraren estalceco. Azquen egunetan içanen haiz, eta ene lurraren gainera erakarriren haut, jendaiec eçagut neçaten, ene ahala hire baithan erakutsi duquedanean, oi Gog, hequien beguien aitzinean.

17. Hau dio Jainco Jaunac: Hi haiz beraz nic beihalaco egunetan aiphatu dudana, ene cerbitzari Israelgo profeten arartecoz, ceinec orduco egunetan profetisatu baitute, hequien gainera erakarrico hindudala.

18. Eta egun hartan, Gog Israelgo lurrera ethorrico den egunean, ene aitzidura errabiaraino iganen da, dio Jainco Jaunac.

19. Eta minçaturen naiz ene karrean eta ene hasarrearen suan, ceren egun hartan asaldu handi bat içanen baita Israelgo lurrean.

20. Eta itsasoco arrainac, ceruco hegastinac, larreco basabereac, lurraren gainean higuitzen diren cierpeac oro eta lurraren gainean diren guiçon guciac laztuco dire ene beguithartearen aitzinean; eta gainazpicaturen dire mendiac, erorico hesiac eta lehertuco harrasiac.

21. Eta mendi gucietan Goguen contra deithuco dut ezpata, dio Jainco Jaunac; bakotchac bere anaiaren contra bihurturen du ezpata.

22. Eta juiaturen dut Gog içurriteaz, sarrasquiaz, uri muthiriez eta harri mokor gaitzez; suzco eta sufrezco uria eguinen dut haren gainera, haren armadaren eta harequilaco populu gucien gainera.

23. Eta handietsiren eta sainduetsiren dut ene burua; eta eçagutua içanen naiz jendaia hainitzen beguietan, eta jaquinen dute ni naicela Jauna.

Irakurri kapitulu osoa Ecequielen Profecia 38