Itun Zaharra

Itun Berria

Ecequielen Profecia 37:7-11 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

7. Eta manatu çarotan beçala profetisatu nuen; bada, nic profetisatzearequin, harrabots bat eguin cen; eta hara higuidura bat; eta hurbildu ciren heçurrac heçurrei, eta cein bere guilçari.

8. Eta ikusi nuen, eta hara hequien gainean jarri cirela çainac eta haraguiac; eta hequietan gainetic hedatu cen larrua, eta izpiritua etzuten.

9. Eta Jaunac erran çarotan: Izpirituari profetisa dioçoçu, profetisa, guiçasemea, eta erranen dioçu izpirituari: Hau dio Jainco Jaunac: Lau haiceetaric athor, izpiritua, eta hil horien gainera buha çac, eta berriz bitz beitez.

10. Eta profetisatu nuen manatu çarotan beçala; eta heçurretan sarthu cen izpiritua, eta biztu ciren; eta jarri ciren oinen gainean armada bat ikaragarri handia.

11. Eta Jaunac erran çarotan: Guiçasemea, heçur horiec guciac Israelgo umeac dire; hauquiec diote: Gure heçurrac ihartu dire; galdu da gure iguriquitza, eta ebaquiac gare.

Irakurri kapitulu osoa Ecequielen Profecia 37