Itun Zaharra

Itun Berria

Ecequielen Profecia 37:3-9 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

3. Eta erran çarotan: Guiçasemea, uste duçu heçur horiec bici direla? Eta ihardetsi nuen: Çuc daquiçu, Jainco Jauna.

4. Eta erran çarotan: Profetisa çaçu heçur horien gainean, eta erranen dioçute: Heçur iharrac, adi çaçue Jaunaren hitza.

5. Heçur horiei hau derrote Jainco Jaunac: Huna çuetan izpirituaren sarcera nohala, eta bicico çarete.

6. Eta çainac emanen ditut çuen gainean, eta sorraracico ditut çuen gainean haraguiac, eta çuen gainean hedatuco dut larrua; eta emanen darotzuet izpiritua, eta bicico çarete, eta jaquinen duçue ni naicela Jauna.

7. Eta manatu çarotan beçala profetisatu nuen; bada, nic profetisatzearequin, harrabots bat eguin cen; eta hara higuidura bat; eta hurbildu ciren heçurrac heçurrei, eta cein bere guilçari.

8. Eta ikusi nuen, eta hara hequien gainean jarri cirela çainac eta haraguiac; eta hequietan gainetic hedatu cen larrua, eta izpiritua etzuten.

9. Eta Jaunac erran çarotan: Izpirituari profetisa dioçoçu, profetisa, guiçasemea, eta erranen dioçu izpirituari: Hau dio Jainco Jaunac: Lau haiceetaric athor, izpiritua, eta hil horien gainera buha çac, eta berriz bitz beitez.

Irakurri kapitulu osoa Ecequielen Profecia 37