Itun Zaharra

Itun Berria

Ecequielen Profecia 37:24-28 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

24. Eta Dabid ene cerbitzaria içanen da hequien gainean erregue; eta arçain bakar bat içanen da hequien guciençat; ene erabaquietan ibilico dire, eta ene manamenduac dituzte çainduco eta betheco.

25. Eta beren egoitza eguinen dute ene cerbitzari Jacobi eman içan diodan lurrean, ceintan egotu baitire çuen arbasoac; eta hartan eguinen dute beren egoitza berec eta beren umeec eta umeen umeec bethi guciraino; eta Dabid ene cerbitzaria içanen da hequien buruçagui behin-bethico.

26. Eta hequiequin eguinen dut baquezco batasuna; hequiençat içanen da bethirainoco patua; eta asentaturen eta berhaturen ditut, eta mendeetaco eçarriren dut hequien erdian ene sainduteguia.

27. Eta ene tabernaclea hequien erdian içanen da; eta ni içanen naiz hequien Jaincoa, eta hequiec ene populua.

28. Eta jendaiec jaquinen dute ni naicela Jauna, Israelen saindueslea, ene sainduteguia hequien erdian içanen denean behin-bethico.

Irakurri kapitulu osoa Ecequielen Profecia 37