Itun Zaharra

Itun Berria

Ecequielen Profecia 37:16-20 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

16. Eta çuc, guiçasemea, har çaçu çur pusca bat, eta haren gainean iscriba çaçu: Judarena, eta haren lagun Israelgo semeena. Eta har çaçu berce çur bat, eta haren gainean iscriba çaçu: Josepen, Efraimen eta hequien lagun Israelgo etche guciaren çura.

17. Eta bata berceari iratchic çatzu çur pusca baten eguiteco; eta çure escuan batuac içanen dire.

18. Çure populuco umeec berriz, erranen darotzutenean: Ez darocuçu erakusten cer erran nahi duçun horietaz?

19. Erranen daroeçu: Hau dio Jainco Jaunac: Josepen çura, Efraimen escuan dena, eta Israelgo leinu hari iratchiquiac direnac hartuco ditut; eta oro batean eçarrico ditut Judaren çurarequin, eta çur bat eguinen dut biez; eta bat içanen da hunen escuan.

20. Çur hequiec berriz, ceinen gainean iscribatu baituçuque, escuan iduquico ditutzu hequien aitzinean;

Irakurri kapitulu osoa Ecequielen Profecia 37