Itun Zaharra

Itun Berria

Ecequielen Profecia 37:12-18 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

12. Horren gatic profetisa çaçu, eta erranen daroeçu: Hau dio Jainco Jaunac: Ene populua, huna nic idequiren ditudala çuen hobiac, eta atheraturen çaituztedala çuen ehorz-lekuetaric, eta erakarriren çaituztet Israelgo lurrera.

13. Eta eçaguturen duçue ni naicela Jauna idequico ditudanean çuen hobiac eta ilkiaracico çaituztedanean çuen ehorz-lekuetaric, oi ene populua;

14. Eta ene izpiritua eçarrico dudanean çuetan, eta biztu çaitezquetenean, eta phausu harraracico darotzuedanean çuen lurrean; eta jaquinen duçue orduan ni naicela Jauna, minçatu naicena eta eguin dudana, dio Jainco Jaunac.

15. Eta Jaunaren hitza ilki citzaitan, cerralaric:

16. Eta çuc, guiçasemea, har çaçu çur pusca bat, eta haren gainean iscriba çaçu: Judarena, eta haren lagun Israelgo semeena. Eta har çaçu berce çur bat, eta haren gainean iscriba çaçu: Josepen, Efraimen eta hequien lagun Israelgo etche guciaren çura.

17. Eta bata berceari iratchic çatzu çur pusca baten eguiteco; eta çure escuan batuac içanen dire.

18. Çure populuco umeec berriz, erranen darotzutenean: Ez darocuçu erakusten cer erran nahi duçun horietaz?

Irakurri kapitulu osoa Ecequielen Profecia 37