Itun Zaharra

Itun Berria

Ecequielen Profecia 37:1-8 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Jaunaren escua jarri cen ene gainean; eta Jaunaren izpirituac eraman ninduen, eta utzi ninduen, heçurrez bethea cen celhai batean;

2. Eta eraman ninduen hequietan gaindi inguruan: bada, hainitz ciren celhaiaren hedaduran eta arras idortuac.

3. Eta erran çarotan: Guiçasemea, uste duçu heçur horiec bici direla? Eta ihardetsi nuen: Çuc daquiçu, Jainco Jauna.

4. Eta erran çarotan: Profetisa çaçu heçur horien gainean, eta erranen dioçute: Heçur iharrac, adi çaçue Jaunaren hitza.

5. Heçur horiei hau derrote Jainco Jaunac: Huna çuetan izpirituaren sarcera nohala, eta bicico çarete.

6. Eta çainac emanen ditut çuen gainean, eta sorraracico ditut çuen gainean haraguiac, eta çuen gainean hedatuco dut larrua; eta emanen darotzuet izpiritua, eta bicico çarete, eta jaquinen duçue ni naicela Jauna.

7. Eta manatu çarotan beçala profetisatu nuen; bada, nic profetisatzearequin, harrabots bat eguin cen; eta hara higuidura bat; eta hurbildu ciren heçurrac heçurrei, eta cein bere guilçari.

8. Eta ikusi nuen, eta hara hequien gainean jarri cirela çainac eta haraguiac; eta hequietan gainetic hedatu cen larrua, eta izpiritua etzuten.

Irakurri kapitulu osoa Ecequielen Profecia 37