Itun Zaharra

Itun Berria

Ecequielen Profecia 36:3-17 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

3. Hargatic erraçu: Hau dio Jainco Jaunac: Ceren çareten desmasan, eta inguruan çango-petan erabiliac, eta berce jendaquien primança bilhacatuac, eta çareten aho-mihitan erabiliac eta populuen laidagarri;

4. Hargatic, Israelgo mendiac, adi çaçue Jainco Jaunaren hitza: Jainco Jaunac hau diote mendiei eta munhoei, errequei, haranei eta mortuei, harrasi urratu eta hiri hustu, berce jendaiac inguruan desmasatu eta escarniatu dituztenei;

5. Aria hortaz, hau dio Jainco Jaunac: Nola ene karraren suan minçatu bainaiz berce jendaien eta Idumea guciaren contra, ceinec ene lurra beren buruari primancetan eman baitiote bozcariorequin, eta bihotz eta arima guciz; eta haren larrutzeco, egoiliarrac iraici baitituzte;

6. Hargatic profetisa çaçu Israelgo mendien gainean, eta erranen dioçute mendi, munho, bizcar, haranei: Hau dio Jainco Jaunac: Huna non ene karrean eta iraquiduran minçatu naicen ni, jasan behar içan duçuelacoz jendaien ganic ahalquea.

7. Hau dio beraz Jainco Jaunac: Nic goititu dut ene escua, inguruan diren jendaiec berec jasan deçaten beren ahalquea.

8. Çuec aldiz, Israelgo mendiac, eguizquitzue çuen adarrac eta Israelgo ene populuari ekarroçue çuen fruitua; ecen hurbil da ethorrico den ordua;

9. Alabainan huna non heldu natzaitzuen, eta bihurturen naiz çuetara, eta irauliac içanen çarete, eta hartuco duçue hacia.

10. Eta çuen gainean berhaturen ditut guiçonac eta Israelgo etche gucia; hiriac egoiliarrez betheco dire, eta urratuac berrituco.

11. Eta betheco çaituztet guiçon eta aciendaz, eta ostetan iganen eta berhaturen dire; eta hastetic beçala egoiliarrez betheco çaituztet, eta hastetic içan ditutzuen baino ontasun handiagoac emanen darozquitzuet; eta jaquinen duçue ni naicela Jauna.

12. Eta çuen gainera erakarriren ditut guiçonac, Israelgo ene populua, eta primançaz goçaturen çaituztete, eta içanen çarete hequien primança, eta etzarete guehiago egonen hequietaz gabeturic.

13. Hau dio Jainco Jaunac: Ceren dioten çuetaz: Lur guiçon-ireslea haiz, eta hire jendearen ithotzailea;

14. Hargatic ez duçu guehiago guiçonic janen, eta ez duçu guehiago hilen çure populua, dio Jainco Jaunac.

15. Eta ez dut guehiago çure erdian adiaraciren jendaien ganicaco ahalqueria, eta ez duçu jasanen populuen ganicaco laidoa, eta ez duçu guehiago galduren çure jendea, dio Jainco Jaunac.

16. Eta Jaunaren hitza ilki citzaitan, cerralaric:

17. Guiçasemea, Israelgo umeac beren lurrean egotu dire, eta hura lohitu dute beren eguincez eta lehiez; hequien bidea ene aitzinean eguina da astagaizdunaren lohiqueriaren idurico.

Irakurri kapitulu osoa Ecequielen Profecia 36