Itun Zaharra

Itun Berria

Ecequielen Profecia 34:26-31 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

26. Eta benedicionetan eçarriren ditut ene munhoaren inguruan; eta uria erakarriren dut bere mugan; uriac benedicionezcoac içanen dire.

27. Eta bazterretaco çuhaitzac emanen du bere fruitua, eta lurrac emanen du: bere musquila; eta ene ardiac beldurric gabe içanen dire beren lurrean; eta jaquinen dute ni naicela Jauna, hautsi dituzquedanean hequien uztarrico gatheac, eta atheratu dituzquedanean berac, gogorqui manatzen diotenen escutic.

28. Eta ez dire guehiago jendaien meiorian norc harrapa içanen; eta lurreco basabereec ez dituzte iretsico; bainan beren egoitzetan içanen dire gogoa çabalic eta beldurric batere gabe.

29. Eta ilkiaraciren diotet aiphu handitaco belhar bat; eta goseteac ez ditu guehiago lurrean gutituco, eta ez dute guehiago jasanen jendaien laidoa.

30. Eta jaquinen dute hequiequin naicela ni, hequien Jainco Jauna, eta berac direla ene populu Israelgo etchea, dio Jainco Jaunac.

31. Çuec berriz, oi ene arthaldeac, ene alhapidetaco arthaldeac, guiçonac çarete; eta çuen Jainco Jauna naiz ni, dio Jainco Jaunac.

Irakurri kapitulu osoa Ecequielen Profecia 34