Itun Zaharra

Itun Berria

Ecequielen Profecia 34:20-27 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

20. Hargatic, hau derraçue Jainco Jaunac: Huna non juiatzera daramadan acienda guicenaren eta mehearen artean;

21. Ceren sorca eta soinca jotzen cintuzten acienda herbal guciac, eta çuen adarrez haiçatzen, campoan barraiatuac içan citecen arteo.

22. Salbaturen dut ene arthaldea, eta ez da guehiago egonen harraparien meiorian, eta juiaturen dut aciendaren eta aciendaren artean.

23. Eta hequien gainera eraiquiren dut arçain bakar alhatuco dituena, Dabid ene cerbitzaria; harec alhatuco ditu eta hura içanen dute arçain.

24. Ni berriz, Jauna, içanen naiz hequien Jaincoa, eta Dabid ene cerbitzaria hequien erdian buruçagui: ni Jauna naiz, minçatu.

25. Eta hequiequin eguinen dut baquezco patua, eta lurretic gueldiaraciren ditut basabere guciz gaixtoac; eta mortuan egoten direnec, beldurric gabe eguinen dute lo.

26. Eta benedicionetan eçarriren ditut ene munhoaren inguruan; eta uria erakarriren dut bere mugan; uriac benedicionezcoac içanen dire.

27. Eta bazterretaco çuhaitzac emanen du bere fruitua, eta lurrac emanen du: bere musquila; eta ene ardiac beldurric gabe içanen dire beren lurrean; eta jaquinen dute ni naicela Jauna, hautsi dituzquedanean hequien uztarrico gatheac, eta atheratu dituzquedanean berac, gogorqui manatzen diotenen escutic.

Irakurri kapitulu osoa Ecequielen Profecia 34