Itun Zaharra

Itun Berria

Ecequielen Profecia 34:12-28 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

12. Nola arçain batec ikarcen baitu bere arthaldea, bere ardi barraiatuen erdian içaten den egunean; hala ikarturen ditut ene ardiac, eta lanhozco eta gobelezco egunean barraiatu diren leku gucietaric atheraco ditut.

13. Eta eramanen ditut populuetaric, eta bilduco ditut lurretaric, eta erakarriren ditut beren lurrera; eta alhatuco ditut Israelgo mendietan, ur-beguietan eta lurreco hespil-toqui gucietan.

14. Alhaturen ditut alhapide gorienetan, eta Israelgo mendi goretan içanen dire hequien alhapideac; han descansaturen dire belhar berdeetan, eta alhaturen dire alhapide guicenetan Israelgo mendien gainean.

15. Neronec alhaturen ditut ene ardiac, eta neronec bilduren ditut hespilera, dio Jainco Jaunac.

16. Galdua bilhaturen dut, eroria alchaturen, hauscura duena lothuren, herbalari indar emanen, guicena eta hazcarra beguiraturen, eta alhaturen ditut çucentasunean.

17. Çuec berriz, ene arthaldeac, hau dio Jainco Jaunac: Huna non neroni nathorren juiatzera aciendaren eta aciendaren artean, aharien eta akerren artean.

18. Ez othe cen çuençat asqui alhapide onac alhatzea? hortaz berçalde, çuen oinez oincatzen cintutzen çuen gaineraco alhapideac, eta ur garbienetic edan ondoan, gaineracoa çuen oinez nahasten cinduten.

19. Eta ene ardiec, çuec oinez oincatua alhatzen çuten, eta çuec nahasia edaten.

20. Hargatic, hau derraçue Jainco Jaunac: Huna non juiatzera daramadan acienda guicenaren eta mehearen artean;

21. Ceren sorca eta soinca jotzen cintuzten acienda herbal guciac, eta çuen adarrez haiçatzen, campoan barraiatuac içan citecen arteo.

22. Salbaturen dut ene arthaldea, eta ez da guehiago egonen harraparien meiorian, eta juiaturen dut aciendaren eta aciendaren artean.

23. Eta hequien gainera eraiquiren dut arçain bakar alhatuco dituena, Dabid ene cerbitzaria; harec alhatuco ditu eta hura içanen dute arçain.

24. Ni berriz, Jauna, içanen naiz hequien Jaincoa, eta Dabid ene cerbitzaria hequien erdian buruçagui: ni Jauna naiz, minçatu.

25. Eta hequiequin eguinen dut baquezco patua, eta lurretic gueldiaraciren ditut basabere guciz gaixtoac; eta mortuan egoten direnec, beldurric gabe eguinen dute lo.

26. Eta benedicionetan eçarriren ditut ene munhoaren inguruan; eta uria erakarriren dut bere mugan; uriac benedicionezcoac içanen dire.

27. Eta bazterretaco çuhaitzac emanen du bere fruitua, eta lurrac emanen du: bere musquila; eta ene ardiac beldurric gabe içanen dire beren lurrean; eta jaquinen dute ni naicela Jauna, hautsi dituzquedanean hequien uztarrico gatheac, eta atheratu dituzquedanean berac, gogorqui manatzen diotenen escutic.

28. Eta ez dire guehiago jendaien meiorian norc harrapa içanen; eta lurreco basabereec ez dituzte iretsico; bainan beren egoitzetan içanen dire gogoa çabalic eta beldurric batere gabe.

Irakurri kapitulu osoa Ecequielen Profecia 34