Itun Zaharra

Itun Berria

Ecequielen Profecia 34:10-14 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

10. Hau dio Jainco Jaunac: Huna non neroni heldu naicen arçainen gainera; bilhaturen dut ene arthaldea hequien escuetaric, eta kenduco diotet cargua, arthaldea ez deçaten alha guehiago, eta ez detzazten alha beren buruac; eta atheraco diotet ene arthaldea horcetaric, eta ez da guehiago hequien hazcurri içanen;

11. Ecen hau dio Jainco Jaunac: Huna non bilhaturen ditudan neronec ene ardiac, eta goanen natzaiote ikustera.

12. Nola arçain batec ikarcen baitu bere arthaldea, bere ardi barraiatuen erdian içaten den egunean; hala ikarturen ditut ene ardiac, eta lanhozco eta gobelezco egunean barraiatu diren leku gucietaric atheraco ditut.

13. Eta eramanen ditut populuetaric, eta bilduco ditut lurretaric, eta erakarriren ditut beren lurrera; eta alhatuco ditut Israelgo mendietan, ur-beguietan eta lurreco hespil-toqui gucietan.

14. Alhaturen ditut alhapide gorienetan, eta Israelgo mendi goretan içanen dire hequien alhapideac; han descansaturen dire belhar berdeetan, eta alhaturen dire alhapide guicenetan Israelgo mendien gainean.

Irakurri kapitulu osoa Ecequielen Profecia 34