Itun Zaharra

Itun Berria

Ecequielen Profecia 33:9-24 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

9. Çuc ordean gaixtaguinari atzar emanic, bere bideetaric bihur dadien, hau ez bada bihurcen, bere tzartasunean hilen da; eta çuc libratu duqueçu çure arima.

10. Çuc beraz, guiçasemea, erroçu Israelgo etcheari: Hunela çarete minçatu, derraçuelaric: Gure gaizquiac eta gure bekatuac gure gainean dire, eta hequietan iharcen hari gare; nola beraz bicico ahal gare?

11. Çuc erroçute: Ala ni! dio Jainco Jaunac, ez dudala nahi gaixtaguinaren heriotzea, bainan gaixtaguina bere bidetic bihur eta bici dadien. Bihur çaitezte beraz, bihur çuen bide guciz tzarretaric; certaco çare hilen, Israelgo etchea?

12. Hargatic çuc, guiçasemea, erroçute çure populuco umeei: Prestutasunac ez du prestua atheraco, edocein egunez bekatu eguiten badu; eta gaixtaqueriac ez dio gaixtaguinari hoben ekarriren, edocein egunez bihur dadien bere tzarqueriatic; eta prestua bere prestutasunean ecin da bicico, edocein egunez eguin deçan bekatu.

13. Erran baneço ere prestuari bicico dela; eta hura bere prestutasunari fidaturic, eror baledi bekatura; haren eguincari prestu guciac ahanztera utziac litazque, eta eguin duen tzarquerian hil laiteque.

14. Nic ordean gaixtaguinari erran baneço: Heriotzez hilen haiz; eta hura bere bekatuaz urriquitan sar baledi, eta çucentasuneco eta prestutasuneco eguincariac eguin baletza;

15. Eta gaixtaguin harec bahia bihur, eta ebatsia itzul baletza; eta bicitzeraco manamenduetan ibil baledi, eta bidegabequeriaric batere eguin ez baleça; bicitzez bici laiteque, eta ez laiteque hil.

16. Eguin içan dituen bekatu guciez etzaio jaçarrico; çucentasunezco eta prestutasunezco eguincariac ditu erabili, eta bicitzez da bicico.

17. Eta çure populuco umeec ihardetsi dute: Ez da çucena Jaunaren bidea; eta beren bidea dute makurra.

18. Alabainan prestua bere prestutasunetic guibelatu ditaqueenean, eta eguin dituqueenean gaixtaqueriac, hequietan hilen da.

19. Eta gaixtaguina bere gaixtotasunetic guibelatu ditaqueenean, eta çucentasunezco eta prestutasunezco eguincariac eguin dituqueenean, hequiez da bicico.

20. Eta dioçue: Jaunaren bidea ez da çucena. Israelgo etchea, çuetaric batbedera bere bideen arabera dut juiaturen.

21. Eta gure desherripeneco hamabigarren urthean, hamargarren hilabetheco borzgarren egunean, guerthatu cen Jerusalemdic itzuri cen guiçon bat ethorri citzaitala, cioelaric: Xahutua da hiria.

22. Bada, Jaunaren escua arratsean jarri cen ene gainean, itzurlea ethor çadien baino lehen; eta hau goicean ethorri ceneco, idequi çarotan ahoa; eta ene ahoa idequia içan eta ez nincen ixilic egotu guehiago.

23. Eta Jaunaren hitza ilki citzaitan, cerralaric:

24. Guiçasemea, etche urratu hequietan egoten direnac Israelgo lurrean minço dire, erranez: Bakarra cen Abraham, eta primançaz goçatu du lur hau: gu berriz, hainitz gare; goçatzera guri emana da lurra.

Irakurri kapitulu osoa Ecequielen Profecia 33