Itun Zaharra

Itun Berria

Ecequielen Profecia 33:4-11 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

4. Turutaren durrunda ençuten duena, nor-nahi içan dadien, ez badago erne; eta ezpata ethorriric, eramaten badu, haren odola haren buruaren gain içanen da.

5. Aditu du turutaren durrunda, eta ez da erne egotu: bere odola bere gain içanen du; ordean erne egotu bada, atheraturen du bere bicia.

6. Baldin beguiralariac ikusten badu ezpata ethorcen, eta turuta jo ez badu; eta populuac ez badu çaindu bere burua; eta ezpata heldu bada, eta bicia kencen badio populuari; hau atzemana da bere bekatuan; bainan hunen odola beguilariaren escuan dut bilhatuco.

7. Eta çu, guiçasemea, beguiralaritzat eman çaitut Israelgo etcheari: beraz ene ahotic ençunic hitza, eramoçute ene ganic hequiei.

8. Nic gaixtaguinarençat erraten badut: Gaixtaguina, heriotzez hilen haiz eta çu ez baçare minçatzen, gaixtaguina beguira dadien bere bidetic; gaixtaguin hura hilen da bere tzartasunean bainan haren odola çure escuan dut bilhatuco.

9. Çuc ordean gaixtaguinari atzar emanic, bere bideetaric bihur dadien, hau ez bada bihurcen, bere tzartasunean hilen da; eta çuc libratu duqueçu çure arima.

10. Çuc beraz, guiçasemea, erroçu Israelgo etcheari: Hunela çarete minçatu, derraçuelaric: Gure gaizquiac eta gure bekatuac gure gainean dire, eta hequietan iharcen hari gare; nola beraz bicico ahal gare?

11. Çuc erroçute: Ala ni! dio Jainco Jaunac, ez dudala nahi gaixtaguinaren heriotzea, bainan gaixtaguina bere bidetic bihur eta bici dadien. Bihur çaitezte beraz, bihur çuen bide guciz tzarretaric; certaco çare hilen, Israelgo etchea?

Irakurri kapitulu osoa Ecequielen Profecia 33