Itun Zaharra

Itun Berria

Ecequielen Profecia 33:24-32 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

24. Guiçasemea, etche urratu hequietan egoten direnac Israelgo lurrean minço dire, erranez: Bakarra cen Abraham, eta primançaz goçatu du lur hau: gu berriz, hainitz gare; goçatzera guri emana da lurra.

25. Hargatic erranen daroeçu: Hau dio Jainco Jaunac: Haraguiac odolarequin jaten ditutzuenec eta beguiac çuen cikinquerietara alchatzen, eta odola ixurcen, primançaz goçaturen othe duçue lurra?

26. Ezpatac escuetan cinaudezten, icigarriqueriac eguin ditutzue, eta ceinec bere lagunaren emaztea lohitu; eta lurra goçaturen duçue primançaz?

27. Hau erranen daroeçu: Hunela dio Jainco Jaunac: Ala ni! etche urratuetan daudecenac ezpataren azpira direla erorico; eta basabereei irestera emana içanen dela bazterretan dena; hazcargailuetan eta har-ciloetan direnac berriz, içurritetic hilen dire.

28. Eta lurra eçarriren dut eremu eta mortu; eta hango indar hampurutsua iraunguiren da; eta inconiaturen dire Israelgo mendiac, nihor ez delacoz guehiago hequietan gaindi iragaiten.

29. Eta jaquinen dute ni naicela Jauna, lurra eçarri duquedanean desmasian eta mortutan, erabili dituzten icigarriqueria gucien gatic.

30. Eta çu, guiçasemea, çure populuco ume, çutaz harrasi-ondoetan eta etcheetaco atheetan minço direnec batac berceari eta lagunac lagunari erraten dute: Çatozte, eta dugun adi cerica den Jauna ganic ilkitzen den solasa.

31. Eta heldu çaizquitzu, oste bat sarcen denean beçala; eta çure aitzinean jarcen dire ene populua balire beçala; eta aditzen dituzte çure solasac, eta ez dute hequien arabera eguiten, ceren hequien ahoac copletara itzulcen baititu, eta hequien bihotza bere jaramantasunari jarraiquitzen baita.

32. Eta çu hequiençat çare hala-nola musicaco cantu, aire ezti eta goçoan cantatzen dena: aditzen dituzte çure solasac, eta ez obratzen.

Irakurri kapitulu osoa Ecequielen Profecia 33