Itun Zaharra

Itun Berria

Ecequielen Profecia 33:21-26 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

21. Eta gure desherripeneco hamabigarren urthean, hamargarren hilabetheco borzgarren egunean, guerthatu cen Jerusalemdic itzuri cen guiçon bat ethorri citzaitala, cioelaric: Xahutua da hiria.

22. Bada, Jaunaren escua arratsean jarri cen ene gainean, itzurlea ethor çadien baino lehen; eta hau goicean ethorri ceneco, idequi çarotan ahoa; eta ene ahoa idequia içan eta ez nincen ixilic egotu guehiago.

23. Eta Jaunaren hitza ilki citzaitan, cerralaric:

24. Guiçasemea, etche urratu hequietan egoten direnac Israelgo lurrean minço dire, erranez: Bakarra cen Abraham, eta primançaz goçatu du lur hau: gu berriz, hainitz gare; goçatzera guri emana da lurra.

25. Hargatic erranen daroeçu: Hau dio Jainco Jaunac: Haraguiac odolarequin jaten ditutzuenec eta beguiac çuen cikinquerietara alchatzen, eta odola ixurcen, primançaz goçaturen othe duçue lurra?

26. Ezpatac escuetan cinaudezten, icigarriqueriac eguin ditutzue, eta ceinec bere lagunaren emaztea lohitu; eta lurra goçaturen duçue primançaz?

Irakurri kapitulu osoa Ecequielen Profecia 33