Itun Zaharra

Itun Berria

Ecequielen Profecia 32:11-21 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

11. Ecen hau cioc Jainco Jaunac: Babilonaco erregueren ezpata ethorriren çaic;

12. Arthiquiren diat hire ostea hazcarren ezpaten azpira; ecin-garhaituzcoac dituc jendaia hequiec oro; xahutuco die Eguiptoaren hampurustasuna, eta sunsiaracico hango ostea.

13. Eta galaraciren ditut hango acienda, ur handien bazterretan ciren guciac; eta guiçonaren oinac ez ditu guehiago ur hequiec nahasico, ez-etare acienden behatzac uhartuco.

14. Orduan guciz garbi eguinen ditut hequien urac eta olioaren pare hequien hibaiac, dio Jainco Jaunac,

15. Desmasian eçarri duquedanean Eguiptoco lurra; lurra berriz, daduzcan gucietaric gabetua içanen da, jo dituquedanean hango egoiliarrac oro; eta jaquinen dute ni naicela Jauna.

16. Horra deithorea, eta deithore hori eguinen dute; jendaietaco alabec cantatuco dute; deithore hori eguinen dute Eguiptoaren eta hango ostearen gainean, dio Jainco Jaunac.

17. Eta hamabigarren urthean, hilabethearen hamaborzgarrenean, guerthatu cen ilki citzaitala Jaunaren hitza, cerralaric:

18. Guiçasemea, deithorea canta çaçu Eguiptoco ostearen gainera; eta hura eta jendaqui hazcarrenen alabac, putzura jausten direnequin, eragotz çatzu luphe beherera.

19. Nolaz haiz ederrago? Jauts hadi eta eguic lo ingurebaquigabeequin.

20. Ezpatac erorraraciren ditu bilen erdira; igorria da ezpata; Eguiptoac eta hango populu guciec joco dute lurra.

21. Ifernuaren erditic Faraoni minçaturen çaizco hazcarretaric botheretsuenac, ceinac haren lagunçaileequin jautsi, eta ezpatac joric, ingurebaquigabe lokartu baitire.

Irakurri kapitulu osoa Ecequielen Profecia 32