Itun Zaharra

Itun Berria

Ecequielen Profecia 32:1-11 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Eta hamabigarren urthean, hamabigarren hilabethearen lehembicico egunean, guerthatu cen ilki citzaitala Jaunaren hitza, cerralaric:

2. Guiçasemea, deithorea abia çaçu Faraon Eguiptoco erregueren gainean, eta erroçu: Iduri huen jendaietaco lehoina eta itsasoan den erainsuguea, eta firrindatzen huen adarra hire hibaietan, eta urac nahasten hituen hire çangoez, eta oincatzen hituen hibaiac.

3. Hargatic hau cioc Jainco Jaunac: Jendaia asco bilduric, sarea arthiquico diat hire gainera, eta hartaz atheratuco haut.

4. Eta lurrera arthiquico, eta landen erdira egotzico haut; hire gainean egonaracico ditiat ceruco hegastin guciac, eta hitaz aseco ditiat lur gucico basabereac.

5. Eta hire haraguiac hedatuco ditiat mendietan, eta hire munhoac betheco hire lerçoaz.

6. Eta mendien gainean bustico diat lurra hire odol usainduaz, eta hire pusquez betheco dituc haranac.

7. Eta iraunguitua içanen haicenean, estalico diat cerua, ilhuntaracico ditiat hango içarrac, hedoi batez itsutuco diat iguzquia, eta ilharguiac ez dic emanen bere arguia.

8. Ceruco arguiçagui guciac jarraracico ditiat hire minduru; eta ilhumbeac hedatuco ditiat hire lurraren gainera, cioc Jainco Jaunac, hire guiçonac sarrasquituac erorico direnean lurraren erdian, cioc Jainco Jaunac.

9. Laztuco diat asco populuren bihotza, jaquinaracico dudanean hire xahupena jendaietan, eçagutzen ez ditucan lurretan.

10. Eta hire gainean harriaracico ditiat asco populu; eta hequien erregueac icialdura gaitzaz ikaratuco dituc hire gainean, ene ezpata firrindatzen abiatuco denean hequien buruen gainetic; eta bakotcha batbatean bere biciarençat ikaran jarrico duc hire eragozpeneco egunean.

11. Ecen hau cioc Jainco Jaunac: Babilonaco erregueren ezpata ethorriren çaic;

Irakurri kapitulu osoa Ecequielen Profecia 32