Itun Zaharra

Itun Berria

Ecequielen Profecia 31:7-14 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

7. Eta guciz ederra cen bere handitasunean, eta bere gandoen hedaduran; ecen haren erroa ur hainitzen aldean cen.

8. Cedroac, Jaincoaren baratzean, etziren hura baino handiagoac içatu; alboac etziren haren cascoaren bardinera; Jaincoaren baratzeco çuhamuric etzen haren iduricoric, eta haren edertasunecoric.

9. Ceren eguin nuen ederra, eta adaburu handi eta usuarequin, hartaz bekaiztu ciren Jaincoaren baratzean ciren çuhamu atseguinezco guciac.

10. Hargatic, hau erran çuen Jainco Jaunac: Ceren hantu den bere goratasunaz, eta goititu dunen bere casco berde eta lodia, eta bere goratasunaz harrotu çaioen bihotza;

11. Arthiqui dut jendaietaric hazcarrena denaren escura, ceinac gogorqui baitu erabilico: bere tzartasunaren arabera dut hastandu.

12. Arrotzec eta jendaquiric gogorrenec ebaquiren dute, eta mendia behera arthiquiren, eta haran guciac barna erorico dire haren adarrac; eta haren gandoac hautsico dire lurreco harcadi gucien gainean; eta lurreco populu guciac goanen dire haren itzalpetic eta han utzico dute.

13. Ceruco hegastin guciac haren pusquetan egonen dire, eta aurkinçaco basabereac haren adarretan.

14. Aria hortaz, uretaco çuhaitzac ez dire guehiago hacico beren goratasunean, eta ez dute harrotuco beren cascoa adaburu lodi eta usuaren erdian; urez heçatuac diren guciac ez dire burgoi egonen beren goratasunean; ceren heriotzeari arthiquiac baitire guciac lurraren ondarrean, guiçasemeen erdian, putzura jausten direnetara.

Irakurri kapitulu osoa Ecequielen Profecia 31