Itun Zaharra

Itun Berria

Ecequielen Profecia 31:12-18 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

12. Arrotzec eta jendaquiric gogorrenec ebaquiren dute, eta mendia behera arthiquiren, eta haran guciac barna erorico dire haren adarrac; eta haren gandoac hautsico dire lurreco harcadi gucien gainean; eta lurreco populu guciac goanen dire haren itzalpetic eta han utzico dute.

13. Ceruco hegastin guciac haren pusquetan egonen dire, eta aurkinçaco basabereac haren adarretan.

14. Aria hortaz, uretaco çuhaitzac ez dire guehiago hacico beren goratasunean, eta ez dute harrotuco beren cascoa adaburu lodi eta usuaren erdian; urez heçatuac diren guciac ez dire burgoi egonen beren goratasunean; ceren heriotzeari arthiquiac baitire guciac lurraren ondarrean, guiçasemeen erdian, putzura jausten direnetara.

15. Hau dio Jainco Jaunac: Ifernuetara jautsi den egunean, eçarri dut deithorea; leceaz estali dut; debecatu ditut haren ibaiac eta borchatu ur handiac; Liban atsecabetan sarthu da haren gainean, eta çuhaitz guciac ikaratu dire.

16. Haren eragozpeneco harrabotsaz laztu ditut jendaia guciac, ifernuetara baneramanean putzura jausten cirenequin; eta luphean goçacari hartu dute çuhaitz atseguinezco guciec, Libango çuhaitz handi eta ederrec, urez heçatzen ciren guciec.

17. Ecen hequiec ere harequin ifernuetara jautsico dire, ezpataz hilac içan direnen gana; eta bakotcharen besoa haren itzalpean jarrico da jendaien erdian.

18. Ceinen idurico haiz, oi atseguinezco çuhaitzetaric aiphatuena eta gorena? Huna non luphera eramana haicen atseguinezco çuhaitzequin; ingurebaquigabeen erdian lo eguinen duc, ezpataz hilac içan direnequin: haina da Faraon eta haren populu gucia, dio Jainco Jaunac.

Irakurri kapitulu osoa Ecequielen Profecia 31