Itun Zaharra

Itun Berria

Ecequielen Profecia 30:9-21 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

9. Egun hartan mandatariac ilkico dire ene aitzinetic uncitan, leherceco Ethiopiaren gogo sendoa; eta icialdura Ethiopiarretan içanen da Eguiptoaren egunean; ecen segurqui ethorrico da hura.

10. Hau dio Jainco Jaunac: Babilonaco erregue Nabucodonosorren escuz galaraciren dut Eguiptoco jende-ostea.

11. Hura eta haren populua harequin, jendaiaric hazcarrenac, erakarriac içanen dire lurraren xahutzera; ezpatac biluciren dituzte Eguiptoaren gainera, eta hilez betheco dute lurra.

12. Eta agorraracico ditut ibaien errecac, eta arthiquico dut lurra guiçon gaixtoenen escuetara; eta arrotzen escuz xahutuco dut lurra eta hartan direnac oro. Ni Jauna naiz minçatu.

13. Hau dio Jainco Jaunac! Xahuturen ditut jaincomoldeac, eta Memphistic galaraciren ditut idolac, eta Eguiptoco lurretic ez da guehiago buruçaguiric içanen, eta laztura eçarriren dut Eguiptoco lurrean.

14. Eta xahuturen dut Phaturesgo lurra, eta sua eçarriren dut Taphnisen, eta ene erabaquiac betheco ditut Alexandrian.

15. Eta ene gaitzidura ixurico dut Pelusioren, Eguiptoco idarraren gainera, eta hilen dut Alexandriaco jende ostea,

16. Eta sua eçarrico dut Eguiptoan; erditzen hari denac beçala, Pelusioc eguinen du incirin, eta Alexandria eceztatua içanen da, eta Memphis egun oroz hesturan.

17. Heliopoliseco eta Bubastoco guiçon-gazteac ezpataren azpira erorico dire, eta nescatchac gathibu eramanac içanen.

18. Eta Taphnisen ilhunduco da eguna, han hautsico dudanean Eguiptoaren manamenduco makila, eta han iraunguico denean haren ahalaren hampurustasuna; hedoi batec estalico du hura; hango nescatchac berriz, gathibu eramanac içanen dire.

19. Eta Eguipton betheco ditut ene erabaquiac; eta jaquinen dute ni naicela Jauna.

20. Eta hamecagarren urthean, lehembicico hilabethearen çazpigarren egunean, guerthatu cen ilki citzaitala Jaunaren hitza, cerralaric:

21. Guiçasemea, Eguiptoco erregue Faraonen besoa hautsi dut; eta hara ez dela lothua osagarriaren bihurrarazteco; ez da xerrendaz içan tincatua, ez-eta oihalez inguratua, indarra bihurturic iduc ahal deçan ezpata.

Irakurri kapitulu osoa Ecequielen Profecia 30