Itun Zaharra

Itun Berria

Ecequielen Profecia 30:22-26 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

22. Horren gatic, hau dio Jainco Jaunac: Huna banohaquiola Eguiptoco erregue Faraoni, eta phorroscaturen dut haren beso hazcarra, bainan hautsia; eta ezpata kenduco dut haren escutic.

23. Eta Eguiptoarrac ditut jendaietan barraiatuco eta lurretan haiçatuco.

24. Eta hazcarturen ditut Babilonaco erregueren besoac, eta ene ezpata eçarriren dut haren escuan; eta hautsico ditut Faraonen besoac, eta heiagoraca harico dire haren aitzinean hilac içanen direnac.

25. Eta hazcarturen ditut Babilonaco erregueren besoac, eta Faraonenac erorico dire; eta jaquinen dute ni naicela Jauna, ene ezpata eman duquedanean Babilonaco erregueren escuan, eta hura luçatuco duenean Eguiptoco lurraren gainera.

26. Eta Eguiptoarrac barraiaturen ditut jendaietan, eta lurretan haiçaturen ditut; eta jaquinen dute ni naicela Jauna.

Irakurri kapitulu osoa Ecequielen Profecia 30