Itun Zaharra

Itun Berria

Ecequielen Profecia 30:1-10 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Eta Jaunaren hitza ilki citzaitan, cerralaric:

2. Guiçasemea, profetisa çaçu, eta erraçu: Hau dio Jainco Jaunac: Eguiçue orrobia: Çorigaitz! çorigaitz egun huni!

3. Ecen aldean da eguna, eta hurbilcen hari da Jaunaren eguna: hura içanen da hedoien eguna, jendaien ordua.

4. Eta ezpata jautsico da Eguiptoaren gainera, eta Ethiopian içanen da icialdura, sarrasquituac Eguipton erorico direnean, eta hango ostea gathibu eramana eta haren asentuac urratuac içanen direnean.

5. Hequiequin ezpataren azpira erorico dire Ethiopia, Libia, Lidiarrac, eta gaineraco populu xehe gucia, kub eta batasuneco lurreco umeac.

6. Hau dio Jainco Jaunac: Eta erorico dire Eguiptoaren lagunçaileac, eta haren erreinuco hampurustasuna eceztatua içanen da; Sienesgo dorretic hasiric, han erorico dire ezpataren azpira, dio armadetaco Jainco Jaunac.

7. Eta hango lurrac eçarriac içanen dire lur desmasiatuen arteco, eta hango hiriac, hiri mortu eguinen arteco.

8. Eta jaquinen dute ni naicela Jauna, sua eçarri duquedanean Eguipton, eta xehacatuac içanen direnean haren lagunçaileac.

9. Egun hartan mandatariac ilkico dire ene aitzinetic uncitan, leherceco Ethiopiaren gogo sendoa; eta icialdura Ethiopiarretan içanen da Eguiptoaren egunean; ecen segurqui ethorrico da hura.

10. Hau dio Jainco Jaunac: Babilonaco erregue Nabucodonosorren escuz galaraciren dut Eguiptoco jende-ostea.

Irakurri kapitulu osoa Ecequielen Profecia 30