Itun Zaharra

Itun Berria

Ecequielen Profecia 3:9-13 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

9. Eguin dut çure belharra diamanta beçala eta harria beçala: ez içan hequien beldur, eta ez lotza hequien aitzinean, ceren ume kexagarri batzu baitire.

10. Eta erran çarotan oraino: Guiçasemea, beharriz har eta bihotzean sar çatzu nic erraten darozquitzudan solas guciac.

11. Eta çoaz, sar çaite gathibuen erdira, çure herrico umeetara; minça çaquizquiote, eta erroçute: Hau dio Jainco Jaunac; hean ençunen duten eta gueldituco diren.

12. Eta izpirituac hartu nituen, eta ene guibeletic aditu nuen harrabots handico minço bat: Benedicatua Jaunaren ospea bere lekutic.

13. Eta aditu nuen abereen harrabotsa, hegalac elkarri joz eguiten çutena, eta pirrita abereei jarraiquitzen cirenen harrabotsa, eta iharrosdura handi bateco harrabotsa.

Irakurri kapitulu osoa Ecequielen Profecia 3