Itun Zaharra

Itun Berria

Ecequielen Profecia 3:15-27 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

15. Eta ethorri nincen gathibuen gana, uzta berrietaco metara, Cobarreco hibai-bazterrean egoten cirenen gana; eta jarri nincen hequiec jarriac çauden toquian, eta han egotu nincen çazpi egunez atsecabetan.

16. Çazpi egunac iragan ondoan berriz, Jaunaren hitza ilki citzaitan, cerralaric:

17. Guiçasemea, atalaritzat eman çaitut Israelgo etcheari; eta ençunen duçu ene ahoticaco hitza, eta erranen daroeçu ene icenean.

18. Nic erraten dudanean gaixtaguinari: Heriotzez hilen haiz, çuc ez badioçu eçagutarazten, eta ez baçaizquio minçatzen, bere bide gaixtotic aldarazteco, hura bere tzarquerian hilen da; bainan çure escuan bilhaturen dut haren odola.

19. Aldiz, eçagutarazten badioçu gaixtaguinari, eta hura ez bada bihurcen bere gaixtaqueriatic eta bere bide tzarretic, haina bere tzarquerian hilen da; çuc ordean libratu duqueçu çure arima.

20. Berriz, baldin prestua bere prestutasunetic makurturic, tzarqueriari lotzen bada, behaztopagailu bat eçarriren dut haren aitzinean; hura hilen da, ez dioçulacoz eçagutaraci ene hitza; hura bere bekatuan hilen da eta haren eguinça prestuez orhoitzapenic ez da içanen; bainan çure escuan bilhaturen dut haren odola.

21. Prestuari ordean arguitasuna eman balin badioçu, ez dadiençat prestua bekatura eror, eta hura ez bada erori, eguiazco bicitzeaz da bicico, eta çuc libratu duqueçu çure arima.

22. Eta Jaunaren escua jarri cen ene gainean, eta erran çarotan: Jaiquiric ilki çaite bazterretara, eta han minçatuco naiz çurequin.

23. Eta jaiquiric ilki nincen bazterretara; eta hara Jaunaren ospea han çagoela, Cobarreco ur-heguian ikusi nuen beçala, eta erori nincen ahuspeca.

24. Eta izpiritua sarthu cen ene baithan, eta xutiaraci ninduen ene çangoen gainera, eta minçatu cen enequin, eta erran çarotan: Sar eta hers çaite çure etchearen erdian.

25. Eta çu, guiçasemea, huna non burdinac emanac diren çure gainera, eta hequietan estecaturen çaituzte, eta etzare ilkiren hequien erditic.

26. Eta çure aho gainari lotharaciren dut çure mihia; eta içanen çare mutu, eta ez açurriatzen duen guiçona beçala; ecen Israelgo etchea ene sumintarazten hari da.

27. Bainan minçatu naquiqueçunean, idequiren dut çure ahoa, eta erranen daroeçu: Hau dio Jainco Jaunac: Ençuten duenac ençun beça, eta phausuan dagoena phausa beça, ecen Israelgo etchea ene sumintarazten hari da.

Irakurri kapitulu osoa Ecequielen Profecia 3