Itun Zaharra

Itun Berria

Ecequielen Profecia 28:5-17 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

5. Hire çuhurciaren handiz eta hire tratuz berhatu duc hire indarra, eta hire bihotza hantua duc hire indarraz.

6. Aria hortaz, hau dio Jainco Jaunac: Hantu delacoz hire bihotza, Jaincoaren bihotza içan balitz beçala;

7. Horren gatic, huna non erakarriren ditudan nic hire gainera arrotzac, jendaietaric hazcarrenac; eta biluciren dituzte beren ezpatac hire çuhurciaren edertasunaren gainera, eta lohituren die hire edertasuna.

8. Hilen eta herrestaturen haute, eta sarrasquituen heriotzez hilen haiz itsasoaren erdian.

9. Hire hilçaileen aitzinean erranen othe duc oraino: Jainco naiz; guiçon bat haicelaric, eta ez Jainco, hire sarrasquitzaileen escuan.

10. Arrotzen escutic, ingurebaquigabeen heriotzez hilen haiz, ni bainaiz minçatu, dio Jainco Jaunac.

11. Eta Jaunaren hitza ilki citzaitan, cerralaric: Guiçasemea, deithore bat alcha çaçu Tirreco erregueren gainean;

12. Eta erranen dioçu: Hau dio Jainco Jaunac: Hi hincen iduriaren ciguilua, çuhurciaz bethea eta osoqui ederra;

13. Jaincoaren pharabisuco goçoen erdian içatu haiz; harri balios guciez estalia hincen; sardioa, topaça, jaspea, crisolita, oniça, beriloa, çafirra, escarbucla, esmeralda, urhea, ciren hire edertasunaren berreguingarri; eta xirolac aphainduac ciren hi sorthu haicen eguneco.

14. Hegalac hedatuac daduzcan eta gueriçatzen dagoen querubin bat hincen; eçarri içan haut Jaincoaren mendi sainduan; suac beçala arguitzen çuten harrien erdian ibili haiz.

15. Itzalgabea hincen hire bideetan, eguina içatu haicen egunetic, gaixtaqueria hire baithan aurkitua içan den arteo.

16. Hire tratuqueta handian, hire barnea bethe dic tzarqueriac, eta bekatu eguin duc; eta iraici haut Jaincoaren menditic, eta galdu haut, oi querubin gueriçatzailea, haran dirdiragarrien erditic.

17. Hire bihotza hantu duc hire edertasunean; hire edertasunean galdu duc çuhurcia; arthiqui haut lurrera, eta eçarri haut erregueen aitzinean beguira ciaçaiaten.

Irakurri kapitulu osoa Ecequielen Profecia 28