Itun Zaharra

Itun Berria

Ecequielen Profecia 28:20-26 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

20. Eta Jaunaren hitza ilki citzaitan, cerralaric:

21. Guiçasemea, itzul çaçu beguithartea Sidongo aldera, eta profetisa çaçu haren gainean,

22. Eta erran çaçu: Hau dio Jainco Jaunac: Huna non heldu natzainan, oi Sidon, eta goretsia içanen naun hire erdian; eta hor çucen dena eguin eta ene saindutasuna arguiaraci duquedanean, jaquinen dute ni naicela Jauna.

23. Eta içurritea eta sarrasquia igorriren ditut horgo placetara; eta inguruan ezpatac hilic horren erdian erorico dire; eta jaquinen dute ni naicela Jauna.

24. Eta Sidon ez da guehiago Israelgo etchearençat içanen uhertasunezco behaztopagailu bat, eta alde orotaric oinhacea ematen duen arrance bat ceiher eguiten diotenen inguruan; eta jaquinen dute ni naicela Jainco Jauna.

25. Hau dio Jainco Jaunac: Bilaraci dituquedanean Israelgo umeac populuetaric ceinen erdian barraiatuac baitire, hequien baithan sainduetsia içanen naiz jendaien beguien aitzinean; eta beren lurrean, Jacob ene cerbitzariari eman içan diotan lurrean eguinen dute beren egoitza.

26. Eta han egonen dire beldurric gabe; eguinen dituzte etcheac, landatuco mahastiac, eta gogoa çabalic egonen dire, ene juiamenduac bethe dituquedanean, hequien contra inguruan atheratzen diren gucien gainean; eta jaquinen dute ni naicela hequien Jainco Jauna.

Irakurri kapitulu osoa Ecequielen Profecia 28