Itun Zaharra

Itun Berria

Ecequielen Profecia 28:10-22 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

10. Arrotzen escutic, ingurebaquigabeen heriotzez hilen haiz, ni bainaiz minçatu, dio Jainco Jaunac.

11. Eta Jaunaren hitza ilki citzaitan, cerralaric: Guiçasemea, deithore bat alcha çaçu Tirreco erregueren gainean;

12. Eta erranen dioçu: Hau dio Jainco Jaunac: Hi hincen iduriaren ciguilua, çuhurciaz bethea eta osoqui ederra;

13. Jaincoaren pharabisuco goçoen erdian içatu haiz; harri balios guciez estalia hincen; sardioa, topaça, jaspea, crisolita, oniça, beriloa, çafirra, escarbucla, esmeralda, urhea, ciren hire edertasunaren berreguingarri; eta xirolac aphainduac ciren hi sorthu haicen eguneco.

14. Hegalac hedatuac daduzcan eta gueriçatzen dagoen querubin bat hincen; eçarri içan haut Jaincoaren mendi sainduan; suac beçala arguitzen çuten harrien erdian ibili haiz.

15. Itzalgabea hincen hire bideetan, eguina içatu haicen egunetic, gaixtaqueria hire baithan aurkitua içan den arteo.

16. Hire tratuqueta handian, hire barnea bethe dic tzarqueriac, eta bekatu eguin duc; eta iraici haut Jaincoaren menditic, eta galdu haut, oi querubin gueriçatzailea, haran dirdiragarrien erditic.

17. Hire bihotza hantu duc hire edertasunean; hire edertasunean galdu duc çuhurcia; arthiqui haut lurrera, eta eçarri haut erregueen aitzinean beguira ciaçaiaten.

18. Lohitu duc hire saindutasuna hire gaixtaquerien osteaz eta hire tratuetaco tzarqueriaz. Hire erditic atheraco diat beraz su bat, iretsico hauena; eta hautsetan eçarriren haut lurraren gainean, ikusten hauten gucien aitzinean.

19. Jendaietaric ikusico hauten guciac harrituac egonen dituc hire gainean; ezdeusetara haiz ekarria, eta egun-eta-iguzqui ez haiz guehiago içanen.

20. Eta Jaunaren hitza ilki citzaitan, cerralaric:

21. Guiçasemea, itzul çaçu beguithartea Sidongo aldera, eta profetisa çaçu haren gainean,

22. Eta erran çaçu: Hau dio Jainco Jaunac: Huna non heldu natzainan, oi Sidon, eta goretsia içanen naun hire erdian; eta hor çucen dena eguin eta ene saindutasuna arguiaraci duquedanean, jaquinen dute ni naicela Jauna.

Irakurri kapitulu osoa Ecequielen Profecia 28