1. Eta ilki citzaitan Jaunaren hitza, cerralaric:
2. Guiçasemea, erroçu Tirreco buruçaguiari: Hau dio Jainco Jaunac: Hantu delacoz hire bihotza, eta erran içan baituc: Jainco naiz ni; eta Jaincoaren jarlekuan jarri baihaiz itsasoaren erdian, guiçon bat haicelaric, eta ez Jaincoa; eta hire bihotzari eraguin baitioc, Jaincoaren bihotza balitz beçala;
3. Huna non Daniel baino çuhurrago haicen; ez duc hiretzat gauça gorderic;
4. Hire çuhurciaz eta umotasunaz eguin duc hire indarra; bildu içan duc urhe eta cilhar hire kutchetara,
5. Hire çuhurciaren handiz eta hire tratuz berhatu duc hire indarra, eta hire bihotza hantua duc hire indarraz.