Itun Zaharra

Itun Berria

Ecequielen Profecia 27:11-28 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

11. Aradar gazteac hire armadarequin ciren inguruan hire harrasien gainean; hire dorreetan ciren Pigmearrec ere beren gueci-unciac dilindan eçarri dituzte inguruan hire harrasietaric; hequiec osatu dute hire ederçapena.

12. Hire tratulari Cartagotarrec gaindica bethe dituzte hire merkatuac aberastasun guciez, cilhar, burdina, ezteinu eta berunez.

13. Grecia, Thubal eta Mosoc çabilçan hire tratuco muthil, eta hire populuari ekarcen ciozcatenan gathibuac eta cobrezco tresnac.

14. Thogormaco lurretic hire placetara erakarcen ciztenan çaldiac eta çaldizcoac eta mandoac.

15. Dedango umeac hirequilaco tratulariac ciren; asco irla sarcen ciren hire tratuan; hire sariarençat ematen çarozquitenan boli-horçac eta çurbelcezcoac.

16. Siriarra huen tratukide, hire salerosi handien ariaz, eta hire merkatuetara atheratu ditin harri baliosa, purpura, oihal lorecatuac, liho ederrenac, seda eta gauça balios mota gucia.

17. Juda eta Israelgo lurra ere hire tratukide citunan; ogui ederrena, balsamua, eztia, olioa eta arraxina atheratu ditine hire merkatuetara.

18. Damas çunan hirequin tratuan hire nihonereco obretan, nihonereco aberastasun ascotan, arno goçoan, ile carança ederrenecoetan.

19. Danec, Greciac eta Moselec atheratu ditine burdina lanthuac hire merkatuetara, estactea eta kanabera usainduna hirequilaco tratura.

20. Dedanarrac hire tratukide citunan jarceco saihaletan.

21. Arabia eta Cedarreco aitzindari guciac, hire escuco tratulariac hintuen; bildotsequin, ahariequin eta pittiquequin heldu ciren hire gana hire tratulariac.

22. Sabaco eta Erreemaco salçaileac hire tratulariac citunan, beren usain goço hautequin, beren harri baliosequin eta urhearequin, ceina hire merkatuetara atheratzen baitzuten.

23. Haran, Quene eta Eden hire tratulariac ciren; Saba, Asur eta Quelmad hire salçaileac ciren.

24. Hequiec hire tratulariac citunan beren moredin-sakequin, beren oihal lorecatu eta tresna baliosequin, ceinac estalguiz inguratuac eta sokaz estecatuac baitziren; cedroac ere bacituzten hire tratuetan.

25. Itsasoco unciec cerabilaten hire tratu nausia; ontasunez eta ospe handiz içatu haiz bethea itsasoaren bihotzean.

26. Ur handietara eraman haute hire arraulariec; hegoac hau phorroscatu itsasoaren erdian.

27. Hire aberastasun, dirutze eta nihonereco gauça ederrac, hire ontasunac erabilcen eta hire populuari manatzen cioten itsasturu eta lemaçainac, hire barnean hituen guerlariac ere, hire erdian den oste guciarequin, itsaspera erorico ditun hire eragozpeneco egunean.

28. Hire lemaçainen oihu-marrascac lazturen ditin uncidiac.

Irakurri kapitulu osoa Ecequielen Profecia 27