Itun Zaharra

Itun Berria

Ecequielen Profecia 27:1-8 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Eta ilki citzaitan Jaunaren hitza, cerralaric:

2. Çuc beraz, guiçasemea, Tirren gainean abia çaçu deithorea;

3. Eta erranen dioçu Tirreri, itsaso-sarcean dagoenari, asco irletara populuequin tratu eguiten dabilanari: Hau dio Jainco Jaunac: Oi Tir, hic erran içan dun: Osoqui naiz ederra

4. Eta itsasoaren erdian jarria. Hi alchatu hauten hire mugaquideec, edertasunez haute bethe.

5. Sanirgo içaiquiz eguin haute uncico selharu guciequin; Libandic hartu dine cedro bat hiri masta baten eguiteco.

6. Basango haritza aphaindu dine hire arrautzat; Indietaco boliz eguin ditine hire alkiac, eta Italiaco irletaco çurez hire guelac.      

7. Eguiptoco liho fin carançatua dun ehoa hire belatzat, mastan eçarceco; hire itzalcaria eguina dun moredinez eta Elisaco irletaco purpuraz.      

8. Sidondarrac eta Aradarrac hituen arraulari; hire guiçon çuhurrac, oi Tir, eguin dire hire lemaçain.

Irakurri kapitulu osoa Ecequielen Profecia 27