Itun Zaharra

Itun Berria

Ecequielen Profecia 26:4-10 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

4. Eta urraturen dituzte Tirreco harrasiac, eta arthiquiren dituzte hango dorreac; eta hartaric haiçaturen dut hango herrautseraino, eta hura eguinen dut harri legunena beçain biphil.

5. Itsasoaren erdian içanen da sare idorleku, ceren ni bainaiz minçatu, dio Jainco Jaunac; eta jendaiec içanen dute ceinec larru.

6. Haren alaba, landetan direnac ere, ezpataz hilac içanen dire; eta jaquinen dute ni naicela Jauna.

7. Ecen hau dio Jainco Jaunac: Hara non ipharretic erakarriren dudan nic Nabucodonosor, Babilonaco erregue, erregueen erreguea, çaldiequin eta orga-lasterrequin, eta çaldizcoequin, oste eta populu gaitzarequin.

8. Hire alaba landetan direnac hilen ditin ezpataz; inguraturen hau hazcargailuz, eta itzulian eguinen din hersgailu bat, eta hire contra alchaturen din erredola.

9. Çurgueriçac eta ahariac jokaraciren ditin hire harrasien contra, eta bere tresnez eragotziren ditin hire dorreac.

10. Haren çaldi ostearen herrautsac estalico hau; çaldizcoen, arroden eta orga-lasterren tarrapatac ikaraturen ditin hire harrasiac, hire atheetaric sarthuco denean, hiri eragotzi bateco urraduratic beçala.

Irakurri kapitulu osoa Ecequielen Profecia 26