Itun Zaharra

Itun Berria

Ecequielen Profecia 26:3-8 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

3. Hargatic, hau dio Jainco Jaunac: Huna non heldu natzainan, Tir; eta hire contra iganaraciren ditinat asco jendaqui, itsasoac tirainac iganarazten dituen beçala.

4. Eta urraturen dituzte Tirreco harrasiac, eta arthiquiren dituzte hango dorreac; eta hartaric haiçaturen dut hango herrautseraino, eta hura eguinen dut harri legunena beçain biphil.

5. Itsasoaren erdian içanen da sare idorleku, ceren ni bainaiz minçatu, dio Jainco Jaunac; eta jendaiec içanen dute ceinec larru.

6. Haren alaba, landetan direnac ere, ezpataz hilac içanen dire; eta jaquinen dute ni naicela Jauna.

7. Ecen hau dio Jainco Jaunac: Hara non ipharretic erakarriren dudan nic Nabucodonosor, Babilonaco erregue, erregueen erreguea, çaldiequin eta orga-lasterrequin, eta çaldizcoequin, oste eta populu gaitzarequin.

8. Hire alaba landetan direnac hilen ditin ezpataz; inguraturen hau hazcargailuz, eta itzulian eguinen din hersgailu bat, eta hire contra alchaturen din erredola.

Irakurri kapitulu osoa Ecequielen Profecia 26