Itun Zaharra

Itun Berria

Ecequielen Profecia 25:7-14 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

7. Aria hortaz, huna non escua hedaturen dudan hire gainera, eta jendaiei emanen haut larrutzera, eta populuei hilcera, eta lurretic galaraciren eta eceztaturen haut; eta jaquinen dun ni naicela Jauna.

8. Ecen hau dio Jainco Jaunac: Moabec eta Seirrec erran dutelacoz: Horra berce jendaia guciac beçala dela Judaco etchea;

9. Hargatic huna nic Moabi aguerturen diodala sorbalda; idequiren ditut haren hiriric, haren hiriric, diot, eta haren eremuric, lekuco aiphatuenac, Bethiesimoth, eta Beelmeon eta Hariathaim,

10. Iguzqui-aldeco umeei; eta hambatean Amonen semeen lurra, eta hau emanen dut primancetan, ez dadien guehiago içan Amonen semeen aiphuric jendaietan.

11. Eta atheraturen ditut ene erabaquiac Moaben gainean, eta jaquinen du ni naicela Jauna.

12. Hau dio Jainco Jaunac: Idumeac aspercunde atheratu duelacoz, Judaco semeen ganic asperceco, eta gaizqui handira erori delacoz, eta aspercunde egarri içan delacoz;

13. Aria hortaz, hau dio Jainco Jaunac: Idumearen gainera hedaturen dut ene escua, eta handic eceztaturen ditut guiçonac eta abereac, eta hura hegoaldetic eguinen dut mortu, eta Dedanen direnac erorico dire ezpataren azpira.

14. Eta Idumearen gainean atheraco dut ene aspercundea Israelgo ene populuaren escuz; eta Edomi eguinen diote ene hasarrearen eta ene iraquiduraren arabera; eta eçaguturen dute ene aspercundea, dio Jainco Jaunac.

Irakurri kapitulu osoa Ecequielen Profecia 25