Itun Zaharra

Itun Berria

Ecequielen Profecia 25:5-11 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

5. Eta cameluteguitzat emanen dut Errabath, eta Amonen lurra arthaldeen etzaunçatzat; eta jaquinen duçue ni naicela Jauna.

6. Ecen hau dio Jainco Jaunac: Escu-çaflaca haritu haicelacoz eta çangoz joca, eta hire gogo guciaz boztu haicelacoz Israelgo lurraren gaitzaz;

7. Aria hortaz, huna non escua hedaturen dudan hire gainera, eta jendaiei emanen haut larrutzera, eta populuei hilcera, eta lurretic galaraciren eta eceztaturen haut; eta jaquinen dun ni naicela Jauna.

8. Ecen hau dio Jainco Jaunac: Moabec eta Seirrec erran dutelacoz: Horra berce jendaia guciac beçala dela Judaco etchea;

9. Hargatic huna nic Moabi aguerturen diodala sorbalda; idequiren ditut haren hiriric, haren hiriric, diot, eta haren eremuric, lekuco aiphatuenac, Bethiesimoth, eta Beelmeon eta Hariathaim,

10. Iguzqui-aldeco umeei; eta hambatean Amonen semeen lurra, eta hau emanen dut primancetan, ez dadien guehiago içan Amonen semeen aiphuric jendaietan.

11. Eta atheraturen ditut ene erabaquiac Moaben gainean, eta jaquinen du ni naicela Jauna.

Irakurri kapitulu osoa Ecequielen Profecia 25