Itun Zaharra

Itun Berria

Ecequielen Profecia 25:13-17 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

13. Aria hortaz, hau dio Jainco Jaunac: Idumearen gainera hedaturen dut ene escua, eta handic eceztaturen ditut guiçonac eta abereac, eta hura hegoaldetic eguinen dut mortu, eta Dedanen direnac erorico dire ezpataren azpira.

14. Eta Idumearen gainean atheraco dut ene aspercundea Israelgo ene populuaren escuz; eta Edomi eguinen diote ene hasarrearen eta ene iraquiduraren arabera; eta eçaguturen dute ene aspercundea, dio Jainco Jaunac.

15. Hau dio Jainco Jaunac: Ceren Palestindarrec aspercunde duten atheratu, eta beren bihotz oroz diren aspertu, hilez, eta beren aiherrari bide emanez;

16. Aria hortaz, dio Jainco Jaunac: Huna non hedaturen dudan ene escua Palestindarren gainera, eta hilen ditut hilçaileac, eta xahuturen ditut itsas-ephaitzetaco ondarrac.

17. Eta jaçarriz ene suminduran, aspercunde handiac atheraco ditut; eta ene aspercundea atheratu duquedanean hequien gainean, jaquinen dute ni naicela Jauna.

Irakurri kapitulu osoa Ecequielen Profecia 25