Itun Zaharra

Itun Berria

Ecequielen Profecia 25:1-10 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Eta Jaunaren hitza ilki citzaitan, cerralaric:

2. Guiçasemea, Amontarren alderat itzul çaçu beguithartea, eta profetisatuco duçu hequien gainean;

3. Eta erranen dioçu Amoni: Adi çaçue Jainco Jaunaren hitza. Hau dio Jainco Jaunac: Ceren erran duçuen: Hola! hola! ene sainduteguiaren contra, lohitua celacoz; Israelgo lurraren contra, desmasiatua celacoz; Judaco etchearen contra, gathibu cirelacoz eramanac;

4. Aria hortaz, goçatzera emanen haut iguzqui-aldeco umeei; hire erdian eçarrico dituzte beren hespilac; hire erdian alchatuco dituzte beren olhac; hequiec janen dituzte hire fruituac; hequiec edanen dute hire esnea.

5. Eta cameluteguitzat emanen dut Errabath, eta Amonen lurra arthaldeen etzaunçatzat; eta jaquinen duçue ni naicela Jauna.

6. Ecen hau dio Jainco Jaunac: Escu-çaflaca haritu haicelacoz eta çangoz joca, eta hire gogo guciaz boztu haicelacoz Israelgo lurraren gaitzaz;

7. Aria hortaz, huna non escua hedaturen dudan hire gainera, eta jendaiei emanen haut larrutzera, eta populuei hilcera, eta lurretic galaraciren eta eceztaturen haut; eta jaquinen dun ni naicela Jauna.

8. Ecen hau dio Jainco Jaunac: Moabec eta Seirrec erran dutelacoz: Horra berce jendaia guciac beçala dela Judaco etchea;

9. Hargatic huna nic Moabi aguerturen diodala sorbalda; idequiren ditut haren hiriric, haren hiriric, diot, eta haren eremuric, lekuco aiphatuenac, Bethiesimoth, eta Beelmeon eta Hariathaim,

10. Iguzqui-aldeco umeei; eta hambatean Amonen semeen lurra, eta hau emanen dut primancetan, ez dadien guehiago içan Amonen semeen aiphuric jendaietan.

Irakurri kapitulu osoa Ecequielen Profecia 25