Itun Zaharra

Itun Berria

Ecequielen Profecia 24:8-16 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

8. Ene gaitzidura haren gainera erorrarazteco eta aspercundez asperceco, haren odola ixuri dut harri legunen gainera, estal ez dadiençat.

9. Hargatic hau dio Jainco Jaunac: Çorigaitz hiri odolcoiari, ceinaren erretzeco egur-meta eguinen baitut handia!

10. Eguiçu heçur murru bat, ceina nic erreco baitut; haraguiac ahituco dire, pusca guciac erreco eta heçurrac iraunguico.

11. Eçar çaçu halaber duphina hutsa ikatzen gainean, kalda dadien, urth ditecen hartaco cobrea eta çolda, eta erre herdoila.

12. Neke handirequin haritu dire haren garbitzen, eta herdoil gaitzeguia ez da ilki, ez-eta suan ere.

13. Gorrotagarria dun hire lohitasuna, ceren nic garbitu nahi hi, eta hi ez baihaiz hire cikinetaric garbitu; bainan ez haiz garbituren nic hire gainera ene gaitzidura jautsaraz deçadan baino lehen.

14. Ni Jauna naiz minçatu: Ethorriren da ordua; eta abiatzera noha; ez naiz goanen, ez dut guphideric içanen, ez naiz jabalduco; juiaturen haut hire bideen eta hire asmuen arabera, dio Jaunac.

15. Eta Jaunaren hitza ilki citzaitan, cerralaric:

16. Guiçasemea, huna non kencen darotzudan çure beguiençat lehiagarri dena, eta çauritara dudan bihurcen; eta çu etzare deithoraturen, ez duçu nigarric eguinen, ez duçu nigarric ixurico.

Irakurri kapitulu osoa Ecequielen Profecia 24