Itun Zaharra

Itun Berria

Ecequielen Profecia 24:7-19 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

7. Haren odola haren erdian dago; harri legunenen gainera ixuri du; ez du lurrera ixuri, herrautsac estal ahal ceçan.

8. Ene gaitzidura haren gainera erorrarazteco eta aspercundez asperceco, haren odola ixuri dut harri legunen gainera, estal ez dadiençat.

9. Hargatic hau dio Jainco Jaunac: Çorigaitz hiri odolcoiari, ceinaren erretzeco egur-meta eguinen baitut handia!

10. Eguiçu heçur murru bat, ceina nic erreco baitut; haraguiac ahituco dire, pusca guciac erreco eta heçurrac iraunguico.

11. Eçar çaçu halaber duphina hutsa ikatzen gainean, kalda dadien, urth ditecen hartaco cobrea eta çolda, eta erre herdoila.

12. Neke handirequin haritu dire haren garbitzen, eta herdoil gaitzeguia ez da ilki, ez-eta suan ere.

13. Gorrotagarria dun hire lohitasuna, ceren nic garbitu nahi hi, eta hi ez baihaiz hire cikinetaric garbitu; bainan ez haiz garbituren nic hire gainera ene gaitzidura jautsaraz deçadan baino lehen.

14. Ni Jauna naiz minçatu: Ethorriren da ordua; eta abiatzera noha; ez naiz goanen, ez dut guphideric içanen, ez naiz jabalduco; juiaturen haut hire bideen eta hire asmuen arabera, dio Jaunac.

15. Eta Jaunaren hitza ilki citzaitan, cerralaric:

16. Guiçasemea, huna non kencen darotzudan çure beguiençat lehiagarri dena, eta çauritara dudan bihurcen; eta çu etzare deithoraturen, ez duçu nigarric eguinen, ez duçu nigarric ixurico.

17. Ixilic auhenda çaite, ez duçu hil otsic eguinen; çure koroa buruari eratchiquia egon bedi, eta çure oinetacoac oinetan içanen dire, ez duçu beguithartea estalico, ez-eta deithoratzaileen araco hazcurriric janen.

18. Minçatu nincen beraz goicean populuari, eta arratsean hil cen ene emaztea; eta biharamun goicean eguin nuen Jaunac manatu çarotana.

19. Eta populuac erran çarotan: Cergatic ez darocuçu aguercen cer erran nahi duten çuc eguinen ditutzun horiec?

Irakurri kapitulu osoa Ecequielen Profecia 24