Itun Zaharra

Itun Berria

Ecequielen Profecia 24:20-25 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

20. Eta ihardetsi nioten: Jaunaren hitza ilki çait, cerralaric:

21. Erroçu Israelgo etcheari: Hau dio Jainco Jaunac: Huna non nerorrec liçuntaracico dudan ene sainduteguia, çuen erresumaco leloa, çuen beguien lehiagarria, eta ceinaren gainean beldurcen baita çuen arima; çuen seme-alaba, utzi ditutzuenac, ezpataren azpira dire erorico.

22. Eta eguinen duçue nic eguin dudana: Beguitharteac ez ditutzue estalico eta ez duçue janen deithoretan daudecenen hazcurriric.

23. koroac içanen ditutzue buruan, eta oinetacoac oinetan; etzarete deithoratuco eta ez duçue nigarric eguinen; bainan egonen çarete çuen tzarquerietan iharcen, eta auhenez, norc bere anaia ikustean.

24. Eta Ecequiel içanen duçue eçagutzaritzat; hunec eguin duen gucia eguinen duçue, ethorri ditaqueenean ordua; eta jaquinen duçue ni naicela Jainco Jauna.

25. Eta çu, guiçasemea, huna, beren indarra, beren goihendeco bozcarioa, eta beren beguien lehiagarria, ceinaren gainean phausatzen baitire hequien arimac, eta beren seme-alabac kenduco diozcatedan egunean;

Irakurri kapitulu osoa Ecequielen Profecia 24