12. Neke handirequin haritu dire haren garbitzen, eta herdoil gaitzeguia ez da ilki, ez-eta suan ere.
13. Gorrotagarria dun hire lohitasuna, ceren nic garbitu nahi hi, eta hi ez baihaiz hire cikinetaric garbitu; bainan ez haiz garbituren nic hire gainera ene gaitzidura jautsaraz deçadan baino lehen.
14. Ni Jauna naiz minçatu: Ethorriren da ordua; eta abiatzera noha; ez naiz goanen, ez dut guphideric içanen, ez naiz jabalduco; juiaturen haut hire bideen eta hire asmuen arabera, dio Jaunac.
15. Eta Jaunaren hitza ilki citzaitan, cerralaric:
16. Guiçasemea, huna non kencen darotzudan çure beguiençat lehiagarri dena, eta çauritara dudan bihurcen; eta çu etzare deithoraturen, ez duçu nigarric eguinen, ez duçu nigarric ixurico.
17. Ixilic auhenda çaite, ez duçu hil otsic eguinen; çure koroa buruari eratchiquia egon bedi, eta çure oinetacoac oinetan içanen dire, ez duçu beguithartea estalico, ez-eta deithoratzaileen araco hazcurriric janen.
18. Minçatu nincen beraz goicean populuari, eta arratsean hil cen ene emaztea; eta biharamun goicean eguin nuen Jaunac manatu çarotana.
19. Eta populuac erran çarotan: Cergatic ez darocuçu aguercen cer erran nahi duten çuc eguinen ditutzun horiec?
20. Eta ihardetsi nioten: Jaunaren hitza ilki çait, cerralaric:
21. Erroçu Israelgo etcheari: Hau dio Jainco Jaunac: Huna non nerorrec liçuntaracico dudan ene sainduteguia, çuen erresumaco leloa, çuen beguien lehiagarria, eta ceinaren gainean beldurcen baita çuen arima; çuen seme-alaba, utzi ditutzuenac, ezpataren azpira dire erorico.
22. Eta eguinen duçue nic eguin dudana: Beguitharteac ez ditutzue estalico eta ez duçue janen deithoretan daudecenen hazcurriric.
23. koroac içanen ditutzue buruan, eta oinetacoac oinetan; etzarete deithoratuco eta ez duçue nigarric eguinen; bainan egonen çarete çuen tzarquerietan iharcen, eta auhenez, norc bere anaia ikustean.
24. Eta Ecequiel içanen duçue eçagutzaritzat; hunec eguin duen gucia eguinen duçue, ethorri ditaqueenean ordua; eta jaquinen duçue ni naicela Jainco Jauna.
25. Eta çu, guiçasemea, huna, beren indarra, beren goihendeco bozcarioa, eta beren beguien lehiagarria, ceinaren gainean phausatzen baitire hequien arimac, eta beren seme-alabac kenduco diozcatedan egunean;
26. Egun hartan ihesliar bat ethorrico çaitzunean berrien ematera;
27. Egun hartan, diot, çure ahoa ihesliarrari idequico çaio; minçatuco çare, eta etzare guehiago ixilic egonen; eta içanen çare eçagutzaritzat, eta jaquinen duçue ni naicela Jauna.