Itun Zaharra

Itun Berria

Ecequielen Profecia 24:1-11 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Eta Jaunaren hitza ilki citzaitan bederatzigarren urthean, hamargarren hilabetheco, hamargarren egunean, cerralaric:

2. Guiçasemea, iscriba çaçu egun hunen icena, Babilonaco erregue egun gogortu baita Jerusalemeren contra.

3. Eta itchurapenetan parabola bat erranen dioçu etche kexagarri horri, eta hula minçaturen çatzaio: Hau dio Jainco Jaunac: duphina bat eçar çaçu suan; eçar çaçu, diot, eta emoçu ura barnera.

4. Bethe çaçu haraguiz; eçar çatzu aurkinça hoberen guciac, azpia, sorbalda, pusca hauta eta heçursuac.

5. Acienda gorienetic har çaçu; heçurrac molçoan xuxen çatzu duphinaren çolan. Iraquitu du, eta heçurrac egosi dire haren erdian.

6. Aria hortaz, hau dio Jainco Jaunac: Çorigaitz hiri odolcoiari, duphina herdoila barnean duenari eta ceintaric herdoila ez baita ilki! Hartaco haraguiac arthicatzu pusca pusca camporat; ez da haren gainean çortheric atheratu.

7. Haren odola haren erdian dago; harri legunenen gainera ixuri du; ez du lurrera ixuri, herrautsac estal ahal ceçan.

8. Ene gaitzidura haren gainera erorrarazteco eta aspercundez asperceco, haren odola ixuri dut harri legunen gainera, estal ez dadiençat.

9. Hargatic hau dio Jainco Jaunac: Çorigaitz hiri odolcoiari, ceinaren erretzeco egur-meta eguinen baitut handia!

10. Eguiçu heçur murru bat, ceina nic erreco baitut; haraguiac ahituco dire, pusca guciac erreco eta heçurrac iraunguico.

11. Eçar çaçu halaber duphina hutsa ikatzen gainean, kalda dadien, urth ditecen hartaco cobrea eta çolda, eta erre herdoila.

Irakurri kapitulu osoa Ecequielen Profecia 24