Itun Zaharra

Itun Berria

Ecequielen Profecia 23:35-43 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

35. Aria hortaz hau cion Jainco Jaunac: Ceren ahanci naunan eta hire guibelerat arthiqui, hic ere jasançan hire tzarqueria eta hire lohiqueriac.

36. Eta Jaunac hau erran çarodan: Guiçasemea, ez othe ditutzu juiaturen Oola eta Ooliba, eta ez othe diozcatzute erranen beren tzarqueriac?

37. Ecen berceequin kutsatu dire, odola badute escuetan, eta jaincomoldeequin lohitu dire; eta guehiago dena, enetzat eguin cituzten haurrac hequiei escaini diozcate iresteco.

38. Hau ere eguin darotade oraino: egun hartan lohitu dute ene sainduteguia eta profanatu ene larumbatac.

39. Eta beren jaincomoldeei imolatzen cituztenean beren haurrac, eta ene sainduteguian, haren lohitzeco sarcen ciren egun hartan, hau ere eguin darotade ene temploaren erdian:

40. Bilharaci dituzte urrundanic heldu ciren guiçon hequiec, ceinei igorri baitzaroezten bidalquinac. Hara beraz ethorri direla; hequien ariaz garbitu haiz, antimonioz thindatu ditun hire bethondoac, eta aphaindu haiz hire edergailu guciez.

41. Ohe guciz ederrean jarri haiz, eta mahain berreguindua hire aitzinean; ene balsamu eta usain goçoac eçarri ditun hequien aitzinean.

42. Eta han agueri cen bozcariotan cen ostearen haroa; eta mortutic heldu eta ostetic erakarriac ciren guiçonei ematen çaroezten escuetan escumuthurrecoac eta buruan koro ederrac.

43. Eta berceequin lohiquerian higatua cen emaztequi hari erran nioen: Hori ere bere liçunquerian liçunduren da oraino!

Irakurri kapitulu osoa Ecequielen Profecia 23