Itun Zaharra

Itun Berria

Ecequielen Profecia 23:32-48 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

32. Hau cion Jainco Jaunac: Hire ahizparen unci çabal eta barnatic dun edanen; irrigarri eta erdeinagarri ibilico haiz; ecen gaitza dun uncia.

33. Hordituren haiz eta oinhacez betheco, atsecabezco eta hiradurazco uncitic, hire ahizpa Samariaren uncitic.

34. Eta hartaric edanen dun, eta ondaquineraino hustuco dun, eta iretsico ditun haren puscac, eta aztaparca larrutuco ditun hire bulharrac; ecen ni naun minçatu, dio Jainco Jaunac.

35. Aria hortaz hau cion Jainco Jaunac: Ceren ahanci naunan eta hire guibelerat arthiqui, hic ere jasançan hire tzarqueria eta hire lohiqueriac.

36. Eta Jaunac hau erran çarodan: Guiçasemea, ez othe ditutzu juiaturen Oola eta Ooliba, eta ez othe diozcatzute erranen beren tzarqueriac?

37. Ecen berceequin kutsatu dire, odola badute escuetan, eta jaincomoldeequin lohitu dire; eta guehiago dena, enetzat eguin cituzten haurrac hequiei escaini diozcate iresteco.

38. Hau ere eguin darotade oraino: egun hartan lohitu dute ene sainduteguia eta profanatu ene larumbatac.

39. Eta beren jaincomoldeei imolatzen cituztenean beren haurrac, eta ene sainduteguian, haren lohitzeco sarcen ciren egun hartan, hau ere eguin darotade ene temploaren erdian:

40. Bilharaci dituzte urrundanic heldu ciren guiçon hequiec, ceinei igorri baitzaroezten bidalquinac. Hara beraz ethorri direla; hequien ariaz garbitu haiz, antimonioz thindatu ditun hire bethondoac, eta aphaindu haiz hire edergailu guciez.

41. Ohe guciz ederrean jarri haiz, eta mahain berreguindua hire aitzinean; ene balsamu eta usain goçoac eçarri ditun hequien aitzinean.

42. Eta han agueri cen bozcariotan cen ostearen haroa; eta mortutic heldu eta ostetic erakarriac ciren guiçonei ematen çaroezten escuetan escumuthurrecoac eta buruan koro ederrac.

43. Eta berceequin lohiquerian higatua cen emaztequi hari erran nioen: Hori ere bere liçunquerian liçunduren da oraino!

44. Eta haren gana sarthu dire hala-nola emaztequi lilitchoaren gana; horrela sarcen ciren, Oola eta Ooliba emazte galdu horien gana.

45. Çucenaren aldeco guiçonac dire beraz; hequiec emanen daroete emazte lohituen juiamendua eta odol-ixurleen juiamendua; ceren lohitu baitire eta odola baitute escuetan.

46. Hau dio ecen Jainco Jaunac: Oste bat erakar dioçoçute gainera, eta arthicatzu builari eta harrapacari..

47. Populuec harriequin harrica betzazte, eta ezpatez jo alderen-berce; hil betzazte horien semeac eta alabac eta suz erre etcheac.

48. Eta lurretic iraiciren dut gaixtaqueria, eta emaztequi guciec ikasiren dute eguiten, ez horien tzarqueriaren arabera.

Irakurri kapitulu osoa Ecequielen Profecia 23